1923ko abuztuaren 9an Arizkungo Bergara auzoan sortu zen Maria Josefa Zubiri Bengoetxea. Sei haurridetatik bigarrena, Elbeteko Jaunxaharrea eta Arbiltoa etxeetan pasatu zuen haurtzaroa. 30 urterekin Elizondorat ezkondu zen, Francisco Satrustegi zenarekin, eta bertan bizi da geroztik.
Seme-alabarik izan ez baditu ere, lau iloba ditu gaur egun eta haiekin eta lagunekin ospatu zuen ortziralean bere 101. urtebetetzea. Urteak urte, ongi apaindua ibiltzea gustuko duen emakumea da oraindik eta aunitz gustatzen zaio ile-apaindegira joatea. Familiak erran duenez, memoria ona du eta aunitz oroitzen da aspaldiko kontuez. Zorionak eta aunitz urtez!