Joko Olinpikoetako urrezko domina lortu du Jon Pacheco futbolari elizondoarrak

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 12a, 09:00

Jon Pacheco elizondoarra gustura urrezko dominarekin, Atletico Madrileko Pablo Barriosen eta Osasunako Aimar Orozen artean.

Baztanen ere badakite zer den Joko Olinpikoetako urrezko domina bat lortzea zer den. Jon Pacheco Dozagarat futbolari elizondoarrak lortu du, Espainiako futbol selekzioarekin. Donostiako Real Sociedad futbol taldeko jokalariak 190 minutu jokatu ditu denera Pariseko Joko Olinpikoetan. Espainiako selekzioak Frantziakoa mendean hartu zuen ortziraleko finalean, luzapenean (3-5).

Pacheco, Turrientes taldekidearekin eta Osasunako Aimar Orozekin.

Pachecok finalean ere parte hartu zuen, 88. minutuan sartu baitzen zelaian, Espainiako selekzioko bertze jokalari nafarra, Osasunako Aimar Oroz ordezkatuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun