Euskal Herriko Comète sarearen omenezko XXIII. ibilaldia eginen dute irailaren 8an Lauzetatik Amaiurrerat

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 9a, 18:00

Bihar izanen da izena emateko azken eguna, eta ibilaldiaren ondotik bazkaria eginen dute Dantxarinean

II. Mundu Gerran hegazkinlariei muga zeharkatzen lagundu zien sare klandestinoa izan zen Comète, nazien jazarpenetik ihes egiteko helburuarekin. Parte hartu eta lagundu zuten guztien omenez, sarearen lagunak urtero biltzen dira eta aurten, sarearen 83. urteurrenean, Comète Baztan-Bidasoko kideei egokitu zaie ibilbidea antolatzea.

Irailaren 8an, igandea, eginen dute aurten ibilbidea. Amaiurko elizan geldituko dira 07:20ean, eta 07:30ean Lauzetarat joateko busa abiatuko da. 08:00etan hasiko dute ibilbidea eta bi taldetan eginen dute; lau orduko ibilaldia eta bortz ordukoa. 10:15ean Gorramendin topatuko dira bi taldeak eta gosaria hartu ondotik 13:00etan ailegatuko dira Amaiurrerat. 14:30ean, berriz, bazkaria eginen dute Benta Peion.

Amaiur eta Lauzeta arteko garraioak 10 euroko prezioa izanen du eta bazkariak 32 eurokoa. Izena emateko azken eguna bihar, abuztuaren 10a izanen da eta dirua hurrengo kontuan sartu beharko da: ES84 0182 0323 84 0201556045 BBVA. Izena ematean izen-abizenak eta hautatutako ibilbidea zehaztu beharko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun