Bestak 2024

Zigako bestetarat joateko Gan-torri busa izanen da bihar

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 9a, 15:00

Baztango Gizarte Zerbitzuek Gan-torri busa antolatu dute aste honetan ere, larunbat gauen Zigako bestetarat joateko eta bueltatzeko

Bi norabideetako busak joanen dira. Lehenbizikoa Amaiurtik abiatuko da eta ondoko ibilbidea eginen du:

  • 23:25ean Amaiur
  • 23:35ean Zubiartea bidegurutzea
  • 23:40ean Erratzu
  • 23:45ean Arizkun
  • 23:50ean Elizondo
  • 23:55ean Etxarri
  • 00:00etan Irurita
  • 00:05ean Ziga

Bigarrena Lekaroztik abiatuko da:

  • 00:30ean Lekaroz
  • 00:35ean Arraioz
  • 00:40ean Oronoz
  • 00:45ean Almandoz
  • 00:50ean Berroeta
  • 00:55ean Aniz
  • 01:00etan Ziga

Hirugarren busa Elizondoko plazatik 02:00etan abiatuko da eta Oronoztik Zigarat joanen da.

Bueltatzeko bi noranzkoetara joanen da busa: Amaiurrerat 03:00etan, 04:30ean eta 06:00etan eta Arraiozerat 03:30ean, 05:00etan eta 06:30ean. Joan-etorriak 3 euroko kostua izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun