Gazteen Laxoa Txapelketako finala jokatuko dute larunbatean Iruritan

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 8a, 19:00

Joan den urtean Doneztebe B suertatu zen txapeldun gazteen laxoa txapelketan.

Laxoa Elkarteak Baztan-Erreka Gazteen Laxoa Txapelketako finala antolatu du asteburu honetan Iruritako plazan. 17:00etan Doneztebe A eta Doneztebe B taldeak arituko dira, eta 3. eta 4. postuak erabakiko dituzte. 18:00etan, berriz, finala jokatuko dute: Irurita, Doneztebe C taldearen kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun