Bertan Eguna eginen dute larunbatean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 8a, 17:00

Baztango merkatari eta zerbitzuen elkarteak egun osoko egitaraua prestatu du abuztuaren 10ean Elizondoko karriketan

Eskualdeko dendak eta artisauak karrikan egonen dira egun osoan, 10:00etatik 20:30era arte. Haurrek, berriz, aurpegia margotzeko aukera izanen dute goizean, 11:00etatik 13:00etara Txokotoko zubian. 11:30etik 13:30era, aldiz, konpartsak eta herriko gaiteroek 'Erraldoien erosketaren kalejira' eginen dute.

Eguerdian, berriz, Loraldia lehiaketaren sari banaketa eginen du Arras Baztan elkarteak; 13:30ean Arizkunenean bilduko dira eta aurtengo edizioko irabazleak sarituko dituzte. Eguna borobiltzeko, Bidenabar taldeak kontzertua emanen du 20:00etan Ahaztuen plazan (Fantxike ondoan), eta horren aitzinetik, erraldoien erosketaren zozketa eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun