'Zer gertatzen ari da Venezuelan?' mintzaldia aurkeztuko du Eneko Compainsek ortziralean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 7a, 16:00

EHUko irakaslea eta Venezuelako hauteskunde ikuskaria da Eneko Compains.

Amezti elkarteak Venezuelan gertatzen ari denari buruzko solasaldia antolatu du «mendebaldeko botere eta komunikabide handien kontaketatik haratago». Abuztuaren 9an 19:00etan Elizondoko Ahaztuen plazan izanen da hitzordua, eta eguraldi txarra eginez gero elkartean bilduko dira.

Eneko Compains Venezuelako azkeneko hauteskundeetan ikuskari aritutakoa da, Konstituzio Zuzenbideko irakaslea da EHUn eta bere doktorego tesian, bertzeren artean, Venezuelako prozesu Konstituziogilea aztertu zuen. Sortuko kide ere bada Compains. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun