Abuztuak 9, ortziralea
20:00etan txupinazoa eta ezkila jotzea izanen dira, ondotik, herriko trikitilariek herrian eta Zigaurren barna ibiliko dira. 21:00etan baztan zopak frontoian eta 00:00etan dantzaldia izanen da Andonirekin.
Abuztuak 10, larunbata
10:00etan diana herriko trikitilariekin. 11:00etan meza nagusia eta ondotik luntxa izanen dute plazan. 18:30ean pala txapelketako finala jokatuko dute eta 19:30ean Chuchin Ibañez y los Charros taldeak joko du plazan. 21:00etan dantzaldia izanen da Bizphiru Pelau taldearekin eta 22:00etan joaldunak. Ondotik zingar jatea eliza gibelean. 00:00etan Bizphiru Pelau eta ondotik DJ Endara.
Abuztuak 11, igandea
10:00etan diana herriko trikitilariekin. 11:00etan haurren jokoak izanen dira plazan eta 14:00etan haur eta herri bazkariak. 17:00etan puzgarriak izanen dira, ondotik txokolate hartzea. 17:30ean mus txapelketa. 19:30ean dantzaldia izanen da Andonirekin eta 21:30ean paella jatea frontoian.
Abuztuak 12, astelehena
10:00etan diana herriko trikitilariekin eta 11:30ean haurren frontenis txapelketa jokatuko dute. 14:30ean zikiro jatea Beñat eta Fernandok alaiturik eta ondotik bingo txapelketa. 20:00etan dantzaldia izanen da Beñat eta Fernandorekin plazan. 22:00etan zingar jatea eta martxa.