Basaburua ederki aritu da Herriz Herri Txapelketako hirugarren jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 5a, 14:00

Basaburuko arpanlariak larunbatean Etxarri Aranatzen.

Nafarroako Herriz Herri Txapelketako hirugarren jardunaldia larunbatean jokatu zuten Etxarri Aranatzen. Basaburua, Berriozar eta Etxarri Aranatz aritu ziren lehian. Larunbat honetan Antsoainen laugarren jardunaldia izanen da eta finala abuztuaren 18an Burlatan.

Lehen proba konbinatua

Lehen proba konbinatuan lehia estua izan zen, baina azkenean, Basaburuak egin zuen denborarik hoberena (23.05). Bere gibeletik, Etxarri Aranatz gelditu zen (23.36) eta Berriozar hirugarren (23.41).

Goiko bi argazkietan Basaburuko kirolariak Etxarri Aranazko saioan. Beheitian jardunaldi berean hartutako bertze irudi bat.

Hala, honela dago momentuz lehen proba konbinatuko sailkapena. 

  1. jardunaldia
Bera (2024/07/20)

2. jardunaldia
Elizondo (2024/07/27)

3. jardunaldia
Etxarri A. (2024/08/03)

4. jardunaldia
Antsoain (2024/08/10)

Denboraren batuketa
Arraioz 23.08 21.33  - - 44.41
Basaburua - 22.36 23.05 - 45:41
Berriozar   22.30 23.41 - 46:11
Etxarri Aranatz 25.04 - 23.36 - 48:40
Irurita - 25.00 - 00.00 25.00
Txantrea 24.43 - - 00.00 24.43
Ultzamaldea 22.43 - - 00.00 22.43
Bigarren proba konbinatua

Bigarren proba konbinatuetan, berriz, Etxarri Aranazko saioan, ingudearekin Berriozar izan zen nagusi eta txingekin, berriz, Basaburua.

Honela dago orain arteko sailkapena bigarren proba konbinatuan:

  Ingudea gizonezkoak Ingudea emakumezkoak Txingak gizonezkoak Txingak emakumezkoak
Bera (2024/07/20)
Arraioz 63 59 02.15 01.57
Etxarri Aranatz 51 56 03.29 02.05
Txantrea 54 57 03.35 02.50
Ultzamaldea 52 58 02.04 03.18
Elizondo (2024/07/27)
Arraioz 62 59 02.15 01.49
Basaburua 59 53 03.23 02.02
Berriozar 56 54 02.31 02.07
Irurita 54 58 03.13 02.28
Etxarri A. (2024/08/03)
Basaburua 58 54 02.41 02.07
Berriozar 57 57 03.02 02.03
Etxarri Aranatz 43 55 03.09 02.10
Antsoain (2024/08/10)
Irurita        
Txantrea        
Ultzamaldea        

Talde bakoitzak lortutako altxaldiak eta denborak guztira:

  Ingudearekin altxaldiak Txingak (denbora)
Arraioz 243 08.16
Basaburua 224 10.13
Berriozar 224 09.43
Etxarri Aranatz 205 10.53
Irurita 112 05.41
Txantrea 111 06.25
Ultzamaldea 110 05.22
21 urtez azpikoak

21 urtez azpikoek ez zuten jardunaldirik jokatu Etxarri Aranatzen. Oraingoz, Elizondon bakarrik egin dute eta hurrengo saioak Antsoainen abuztuaren 10ean eta Burlatan abuztuaren 18an izanen dituzte.

  Elizondo (2024/07/27) Antsoain (2024/08/10) Burlata (2024/08/18) Puntuak
Antsoain 2     2
Basaraiga* 1     1
Berriozar 3     3

*Basaraiga taldea, Basaburuko, Arantzako eta Igantziko gazteek osatutakoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun