Egunez egun hau izanen da programa
- Abuztuak 3, larunbata. Kalejira eginen dute Elizondon barna, 20:00etan hasita. Erraldoien laguntzaz, herriko plazaraino joanen dira eta emanaldia izanen da bertan.
- Abuztuak 4, igandea. Baztango dantzei buruzko saioa eginen dute Arizkungo plazan 19:00etan, Patxi Larralderen laguntzarekin.
- Abuztuak 5, astelehena. Elizagibela lorategiaren inaugurazioa Iruritan, Iruritako txistulariekin.
- Abuztuak 6, asteartea. Ganbera musikako kontzertua eginen dute Iruritako Jauregian 19:30ean.
- Abuztuak 7, asteazkena. Haurrei zuzendutako ipuin musikatua izanen da Erratzuko plazan 19:00etan.
- Abuztuak 8, ortzeguna. Txokoto tabernako goitiko solairuan kontzertu intimoagoa eginen dute, 19:00etan.
- Abuztuak 9, ortziralea. Orkestrak Elizondoko elizan eginen du kontzertua, organoaz lagundurik, 20:00etan.
- Abuztuak 10, larunbata. Printzesa Horia opera aurkeztuko dute Braulio Iriarte pilotalekuan, Camille Saint-Saënsen musikarekin. Mirari Etxeberriak zuzenduko du ikuskizuna, Saioa Goñi eta Roberto Olabarria izanen dira ahots nagusiak eta Erik Rodriguez izanen da eszena zuzendaria. 21:00etan izanen da emanaldia eta Elizondoko Abesbatza Ttikiaren kolaborazioa izanen dute.
Emanaldi guztiek sarrera librea izanen dute eta helburua «jarduera mota hau hiriburutik deszentralizatzea eta eskuragarriagoa egitea» da.