Diana Iniestaren 'Baztan en plein air' erakusketa ikusgai egonen da Erratzun irailaren 17ra arte

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 30a, 15:00

Bertze urte batez Diana Iniesta artistaren lanak ikusteko aukera izanen da Erratzun duen tailerrean. Erakusketa abuztuaren 1ean, ortzegunean irekiko dute eta irailaren 17ra arte ikusteko aukera izanen da.

Baztan en plein air izena du erakusketak, eta bertan iazko irailetik orain arte pintatutako 25 lan bildu ditu artistak. Natura da erakusketako protagonista, eta batez ere Baztango inguruak.

Erakusketa abuztuaren 1etik 6ra, 10etik 16ra, 21etik 27ra eta hilaren 31n egonen da ikusgai, eta irailaren 1etik 6ra eta 11tik 17ra. Egun horietan 18:30etik 20:30era arte ikusteko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun