Qabalum konpainiaren ‘Todo este ruido’ dantza ikuskizuna izanen dute abuztuaren 3an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 31a, 10:00

Kultur’24 programaren barrenean larunbatean 19:30ean hasiko da plazan

Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak (Vianako Printzea erakundea) antolatutako Kultur programaren 29. edizioa kultura eskaintza zabala ekartzen ari da aurten ere gure eskualdera. Abuztuaren 3an, larunbatean 19:30ean Elizondoko plazan, Qabalum konpainiaren Todo este ruido dantza garaikide ikuskizuna izanen dute.

Lucia Burguetek eta Diego Pazók osatzen dute Qabalum dantza garaikide kolektiboa. Lan honetan, bi dantzariek argia ematen duen drone baten laguntza dute.

Egun berean, 17:00etan, Jaime Urrutia karrikako 20.etik abiatuta, Elizondo bisitatzeko eta taloak dastatzeko txangoa eginen dute. Informazioa eta erreserbak: baztantours@gmail.com (5 euro).

Kultur 24 programaren barrenean Bertizen María Jimenez Moreno Iruñeko artistaren Basati-Salvaje erakusketa ikusgai dute uztailaren 1etik abuztuaren 31ra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun