Bestak 2024

Elizondoko bestetara joateko gan torri autobusa izanen da larunbatean

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 25a, 13:00

Elizondoko besteta joateko autobusa larunbat arratsean izanen da.

Urtero bezala, Baztango Gizarte Zerbitzuak bestetara joateko eta bueltatzeko autobus paratuko dute gauez. Aste honetan Elizondoko bestak ospatuko dituzte, eta autobusa larunbatean izanen da, uztailaren 27an. 

Bi linea diferente izanen dira, horietako bat Lekaroztik abiatuko da, eta bertzea aldiz Arizkundik.

Lekaroztik 20:00etan eta 23:00etan aterako da autobusa, eta Arraioztik (20:05-23:05), Oronoztik (20:10-23:10), Almandoztik (20:15-23:15), Berroetatik (20:20-23:20), Aniztik (20:25-23:25), Zigatik (20:30-23:30), Iruritatik (20:35-23:35) eta Etxarritik (20:40-23:40) pasata Elizondora ailegatuko da 20:45ean eta 23:45ean.

Bigarren linean Arizkundik aterako da 20:55ean eta 23:55ean eta Erratzutik (21:00-00:00), Amaiurtik (21:05-00:05) eta Zubiarteko Biderutzetik (21:10-00:10) pasata Elizondora 21:15ean eta 00:15ean ailegatuko da.

Bueltarako, bide bera osatuko dute bi lineek. Lekaroz alderako autobusak 03:00etan, 04:30ean eta 06:00etan aterako dira, eta Lekaroz alderakoak 03:30ean, 05:00etan eta 06:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun