Zirkulartasun Plana abiatu dute Elbeteko Posadak eta Elizondoko Urruska landetxeak

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 21a, 10:00

Bertzeak bertze, hondakin guttiago sortzea, karbono aztarna neutralizatzea eta baliabideen erabilera maximitzea du helburu planak

ANAPEH Nafarroako Ostalaritza Enpresa Txikien Elkarteak, Navarra Zirkular ekimenarekin batera, Zirkulartasun Plana abiatu du ostatuen jasangarritasun hobetzeko asmoarekin. Lau alojamenduk parte hartu dute, tartean eskualdeko bik: Elbeteko Posadak eta Elizondoko Urruska landetxeak.

Planak bortz urteko iraunaldia izanen du eta lau arlo landuko ditu: elikagaiak (tokiko produktuak, sasoikoak eta ekologikoak), materialak (iraunkorrak, birziklatuak eta berrerabilgarriak), energia (berriztagarriak eta eraginkortasun energetikoa) eta uraren aurrezpena.

Alojamenduetako bezeroek planaren berri izateko, komunikazio estrategia garatzen ari dira, «proiektua arrakasta denon esku dagoela jakinarazteko eta kontsumo ohitura jasangarriak sustatzeko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun