Bestak 2024

Elizondoko II. Igeriketa Txapelketa eginen dute larunbatean Giltxaurdin

Ttipi-Ttapa 2024ko uztailaren 17a

Elizondoko bestak heldu den astean hasiko badira ere, egitarauak larunbat honetan izanen du hasmenta, Elizondoko II. Igeriketa Txapelketarekin. 2015etik goiti sortutako haurrei zuzendua izanen da eta 12:00etan hasiko da ekitaldia. Izena eman nahi dutenek ortziralera arte izanen dute epea hurrengo galdetegia beteta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun