Udaleko ekitaldian Fernando Anbustegi alkateak harrera egin zien haurrei, uda oparoa desiratuz. Gainera, «bertako familien konpromisoa» nabarmendu zuen, baita Frente Polisarioaren lana goraipatu ere. «Azken finean, luzeegi jotzen ari den gatazka baten harira egindako ekintza solidarioa baita Oporrak Bakean egitasmoa».
Saharaztan elkarteko kideek, berriz, «bere lankidetza eta konpromisoa» eskertu zioten udalari, eta «haur hauek gure jendartean irudikatzen dutena» aipatu zuten; «egonaldiekin beraien errealitatearen lekukotza zuzena ekartzen dute eta egitasmo hau mantentzeak gure herrietan Saharako herriak sufritzen duen errealitatea ez atzentzea eta ikastea ahalbideratzen du».