Duela bi urte deklaratzera deitu zituzten zazpi herritar, «Aroztegiko parajeetan egon zen desobedientzia ekinaldietan ustez parte hartzeagatik». Orain jakinarazi dutenez, 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euroko isunarekin auzipetu dituzte. Horren berri emateko prentsaurrekoa eginen dute uztailaren 16an 19:00etan Lekarozen, eta auzipetuei elkartasuna adierazi eta agerraldian parte hartzeko deia egin diete herritarrei.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.