Bestak 2024

Baztandarren Biltzarra antolatzeko auzolanean parte hartzeko deia egin du elkarteak

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 12a, 15:00

Irudia: Mikel Hualde.

Uztailaren 21ean ospatuko da baztandar guzien besta eta egun haundirako prestatzeko, hainbat lan eginen dituzte heldu den astean. Elkarteak lan horietan parte hartzeko deia egin die herritarrei eta ekintza bakoitzean parte hartzeko Whatsapp taldeko gonbidapena zabaldu dute:

  • Platerak garbitu: uztailaren 16an, astearte arratsaldean. Lotura hemen
  • Ostatuaren muntaketa: uztailaren 17an eta 18an, asteazken eta ortzegun arratsaldean. Lotura hemen
  • Piperrak, tipulak... moztu: uztailaren 19an, ortzirale arratsaldean. Lotura hemen
  • Eszenatokia muntatu: uztailaren 19an, ortzirale arratsaldean. Lotura hemen
  • Piperrada egin: uztailaren 20an. Lotura hemen
  • Merkatuko zelaiko mahaien muntaketa: uztailaren 21ean, igandean 08:00etan. Lotura hemen
  • Aparkalekuetan lagundu: uztailaren 21ean, igande goizean. Lotura hemen
  • Desfilean edariak banatu. Lotura hemen
  • Bazkarian zerbitzatu. Lotura hemen
  • Biharamuneko desmuntatze eta garbiketa. Lotura hemen
  • Brigada moreko kide izatea. Lotura hemen

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun