Ttakunbiraren X. edizioa Elizondotik abiatuko du Hutsun txalaparta taldeak bihar

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 11a, 16:00

Irudia: Ttakunbira.

Uztailaren 12tik 16ra 250-300 kilometro inguruko ibilbidea eginen dute bizikletan, Elizondon hasi eta Hernanin akituz. Txalaparta Euskal Herriko hainbat txokotara eramatea dute helburu

Bihar abiatuko du Hutsun txalaparta taldeak Ttakunbira ibilbidea, eta X. edizioa izanen da aurtengoa. Txalaparta eta txirrindula elkartzen dituen proiektua da Ttakunbira, eta herriz herri mugitzen eta jotzen dute txalaparta.

10:00etan abiatuko dira bihar Elizondoko plazatik. Ibilbideak ez ditu bide eta ordutegi zehatzik, baina 50-60 kilometro inguru eginen dituzte egunero eta Lapurdi inguruan ibiliko dira. Hernanin akituko dute egitasmoa eta ekitaldia berezia eginen dute ibilaldia borobiltzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun