Martxan da Baztango etxeak, balkoiak eta leihoak lorez apaintzeko lehiaketa

Ttipi-Ttapa 2024ko uztailaren 8a

Iazko sariketaren irabazleak. Zaldua.

Arras Baztan elkarteak Loraldia sariketaren IV. edizioa antolatu du aurten eta gaur ireki dute izena emateko epea, uztailaren 15era arte. Parte hartu nahi dutenek baztan@arrasbaztan.eus helbidera idatzita edo udaletxean eman dezakete izena. Informazio gehiagorako eskuragarri dago 948 580 006 telefonoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun