Bestak 2024

Ederki hasi dituzte bestak Azpilkuetan

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 5a, 18:00

Egitarauak gaur izanen du segida eta bihar gauen herrira joateko Gan-torri bus zerbitzua izanen da

Argazkiak: Ondikol

Azpilkuetarrek hasmenta eman zieten herriko bestei atzo arratsaldean, Oier Ariztia eta Anne Urrutia domunausiek botatako txupinazoarekin, eta besta giro bete-betean izanen dira igandera arte:

Uztailak 6, larunbata. 08:00etan zikiroko su piztea eta 09:00etan gosaria. 14:30ean zikiro jatea izanen da eta 21:00etan afaria, Modesto akordeoilariak alaiturik. 00:00etan gaupasa izanen dute DJ Benturarekin.

Uztailak 7, igandea. 10:00etan kalejira izanen da herriko haurren eskutik, eta 11:00etan meza nagusia. 12:00etan luncha herriko elkartean. 17:00etan Eriz magoaren ikuskizuna eta 18:30ean haurren pilota partidak. 20:00etan tortilla jatea eta ondotik Gaixoa ni.

Gan-torri autobusa

Larunbat gauean Azpilkuetarat joateko Gan-torri busa antolatu dute Baztango Gizarte Zerbitzuek. Bi bidaia eginen ditu herrirat. Lehenbizikoa Lekarozetik abiatuko da eta ondoko ibilbidea eginen du:

  • 23:30ean Lekaroz
  • 23:35ean Arraioz
  • 23:40ean Oronoz
  • 23:50ean Almandoz
  • 23:55ean Berroeta
  • 00:00etan Aniz
  • 00:05ean Ziga
  • 00:10ean Irurita
  • 00:15ean Etxarri
  • 00:20ean Elizondo
  • 00:30ean Arizkun
  • 00:35ean Erratzun
  • 00:45ean Amaiur
  • 00:55ean Azpilkueta

Bigarren bidaia 02:00etan Elizondotik abiatuko da eta zuzenean joanen da Azpilkuetarat. Bueltatzeko berriz, 03:30ean, 05:00etan eta 06:30ean izanen dira bidaiak. Joan-etorriak hiru euroko prezioa izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun