Eguzki panelak frontoiko, kontsultako eta Gure Ametsa elkarteko teilatuetan paratu dira, eta guztira 22 etxebizitza sartu dira proiektuan. Panelek sortutako energia proportzionalki banatzen da kideen artean.
Komunitate energetikoaren ideia Karlos Garaikoetxea, herriko alkateak, bultzatu du bereziki. Honen ideiari segituz, Olaia Elizaldek bere gradu amaierako lanean proiektuaren nondik norakoak zehaztu zituen. Ondotik, batzar andana bat egin eta gero, zenbait familiek parte hartzea erabaki zuten eta dena martxan paratu zen.
Gaur egun, herria modu kolektibo batean bere energia sortzen ari da. Geroz eta indibidualistagoa den gizarte honetan, polita da horrelako proiektuak aitzinerat atera eta ongizate kolektiboari begiratzea. Orain eguzkia ateratzea bakarrik falta...