Nafarroako Gobernuak 288.976 euroko dirulaguntza eman du Oronozko eguneko zentroaren proiekturako

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 5a, 15:00

Oronoz-Mugairiko zunda etxean eginen dute proiektua.

Atzo akitu zen obrak lizitatzeko epea eta ondoko egunetan esleituko dituzte lanak. Lehen faseko lanak abuztuan hasi eta azaroan akituko dituzte

Joan den urtean abiatu zuten eskualdeko udalek adimen desgaitasuna dutenendako eguneko egoitzaren proiektua. Hainbat udalen elkarlana bada ere, zentroa Oronoz-Mugairin eginen denez, Baztango Udala arduratuko da kudeaketaz. Egitasmoak 400.000 euro inguruko aurrekontu totala izanen du eta Nafarroako Gobernuak 288.975,90 euroko dirulaguntza eman dio.

Baztango Udalak jakinarazi duenez, aurten lehenbiziko fasea eginen da eta heldu den urtean bigarrena, hau da, azkena. Obrak lizitatzeko epea atzo bukatu zen eta ondoko egunetan esleituko dituzte. Lehen faseko lanak abuztuan hasi eta azaroan akitu beharko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun