Uztailaren 4a hondamenaren eguna izan bazen, biharamuna kalteei aurre egitekoa izan zen eta Baztango herri guzietatik zein kanpotik etorritako jendeari esker, auzolanean garbitu zituzten etxe, komertzio eta karrikak. Urak sortutako kalteak baino, jendeak erakutsitako elkartasuna eta laguntzeko prestutasuna izan zen egun horretan nabarmendu zena.