Bestak 2024

Eguraldi kaskarra baina giro ezin hobea Erratzuko bestetan

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 2a, 10:30

Eguraldiak gehiegi lagundu ez duen arren, aurtengo bestak giro ederrean joan dira. Herritarrek ekintzetan gogotsu parte hartu dute eta egitaraua anitza izan denez, aukera zabala izan da jendearentzat (pilota, musika , otorduak, haurrendako puzgarriak...).

Testua: Ane Etxabe / Argazkiak: utzitakoak

Bestak daminausiek (danbolin nagusiek) antolatu arren, ezin dugu aipatu gabe utzi hartu dugun laguntza, denen artean egiten baititugu bestak (guraso elkartea, zopa egileak, pilota antolatzaileak, herriko musikariak...). Horretaz gain, izan dira modu batera edo bertzera parte hartu duten herritarrak eta horiei esker ere atera dira bestak aitzinera; karpa muntatzen, ostatuko txandak egiten, garbitzen... Esker mila denei!

Beraz, jendearen erantzunarekin kontent, orain besta ondoko lanekin hasiko gara, baita errebestak antolatzen ere. Esker mila parte hartu duzuenei eta aupa Erratzuko bestak!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun