Elizondoko apartamentu turistiko eta etxebizitza eskubidearen mahai ingurua bertan behera gelditu da

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 1a, 11:00

Baztango Talde Ekosozialak, Gazte Asanbladak eta Ernaik apartamentu turistiko eta etxebizitza eskubideaz solastatzeko mahai ingurua antolatua zuten ortzirale honetarako Elizondon, baina hitzordua bertan behera gelditu dela jakinarazi dute, «azken uneko gorabehera baten ondorioz». Ekimena aitzinerago eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun