Bestak 2024

Erratzuko bestetan ere autobus zerbitzua antolatu du Baztango Udalak

Erratzuko bestetan «seguru eta eroso gozatzeko» autobus zerbitzua antolatu dute Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuek. Larunbatean, ekainaren 29an, izanen da.

Erratzura joateko bi autobus zerbitzu

Lehenbizikoa 23:30ean aterako da:

  • 23:30ean Lekarozen
  • 23:35ean Arraiozen
  • 23:40an Oronoz-Mugairin
  • 23:50ean Almandozen
  • 23:55ean Berroetan
  • 00:00etan Anizen
  • 00:05ean Zigan
  • 00:10ean Iruritan
  • 00:15ean Etxarrin
  • 00:20an Elizondon
  • 00:30ean Arizkunen
  • 00:35ean Erratzun
  • 00:45ean Amaiurren
  • 00:50ean Ordokin
  • 01:00etan Erratzun

Eta bigarrena 02:00etan Elizondotik aterako da eta zuzenean Erratzura joanen da.

Bueltarako

Bueltarako autobusak, berriz, bi ibilbide eginen ditu: 03:00etan, 04:30ean eta 06:00etan Amaiurrera joanen da eta 03:30ean, 05:00etan eta 06:30ean Lekaroz aldera aterako da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun