Baztan Ezagutu, Baztan Zaindu eta Baztan Anitza proiektuak abiatu dituzte Lekaroz Institutuan

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 27a, 10:00

Duela bi urte, ikastetxean proiektuak sustatzeko, Berrikuntza taldea sortu zuten Lekaroz Institutuan, eta aurten, «ikastetxeko departamentuen eta bertzelakoen laguntza eta parte hartzearekin, DBHko lehenbiziko hiru mailetan proiektu bana garatu da».

Hiru proiektuek Baztan hartu dute ardatz; lehenbiziko mailan Baztan Ezagutu egin dute, bigarren mailan Baztan Zaindu proiektua garatu dute eta hirugarrenean Baztan Anitza proiektua eraman dute aitzinerat. Hiru proiektuen informazioa eskuragarri dago lekaroz.web orrian.

Baztan Ezagutuk ikasleen hezkuntza aberastea du helburu, «beren ingurune natural eta kulturalarekin harreman zuzena izanez». Baztan Zainduk, berriz, bertako izaera zaintzea eta mantentzea du helburu: «hizkuntza, kirolak, dantzak, ohitura zaharrak, lanbideak…». Azkenik, Baztan Anitza aniztasuna hainbat ikuspegitik lantzeko proiektua da, bertzeak bertze, «aniztasun kulturala, fisikoa eta identitarioa».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun