BRT eguna ospatuko dute larunbatean Lekarozen

Ttipi-Ttapa 2024ko ekainaren 26a

BRT Menditarrak taldeak egun osoko egitaraua antolatu du ekainaren 29an Lekarozen

Goizean Rugby Seven txapelketa eginen dute, 14:00etan zikiro bazkaria izanen da, aukera begetarianoarekin, eta arratsaldea A.C.A.Bamos Tarde DJak alaituko du. Bazkariko txartelak erosteko epea hetsia da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun