Apartamentu turistiko eta etxebizitza eskubidearen inguruko mahai ingurua uztailaren 5ean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 25a, 20:00

Eraitz Saez de Egilaz EH Bilduko legebiltzarkidea eta Alda mugimenduko kide bat solastatuko dira ekimenean

Baztango Talde Ekosozialak, Gazte Asanbladak eta Ernaik apartamentu turistiko eta etxebizitza eskubidea solasgai izanen duen hitzordua antolatu dute heldu den astean, uztailaren 5ean 19:00etan Elizondoko Ahaztuen plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Arizkunenean izanen da mahai ingurua.

Bi hizlari izanen dituzte; alde batetik Eraitz Saez de Egilaz, EH Bilduko legebiltzarkidea eta etxebizitza gaietan aditua, eta bertzetik Ipar Euskal Herriko Alda mugimenduko kide bat. Mahai inguruaren ondotik, pintxoak eta musika izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun