Lekarozko ikasle ohiak ikastetxeko eliza botatzearen kontra

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 25a, 13:00

Batzarraren ondotik, ikastetxeko eliza eraistearen kontrako pankartaren gibelean atera zuten argazkia Lekarozko ikastetxeko ikasle ohiek. Argazkia: Alicia del Castillo

Urtero bezala, Lekarozko kaputxinoen ikastetxeko ikasle ohiek urteko batzarra egin dute. Larunbatean bildu ziren eta batzarraren ondotik, elizara hurbildu ziren, argazkia ateratzera. Aurtengoan, gainera, aldarrikapen pankarta eta guzi atera zuten argazkia: Eraisketari ez, gure historia da, Baztango historia 1888tik zioen pankartaren gibelean. Izan ere, Nafarroako Gobernuak elizaren egoera kaxkarra dela eta hau eraitsi behar duela jakinarazi dio Baztango Udalari, herri jabetzakoa baita. Ikastetxeko azken oroigarria den eliza ez eraistea eskatu dute Lekarozko ikastetxeko ikasle ohiek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun