Bizikletaren mantentze lanak egiteko saioa izanen da ortzegunean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko ekainaren 24a

Ahaztuen plazan izanen da hitzordua.

Baztango Talde Ekosoziala bizikletaren mantentze lanak egiteko saioak antolatzen ari da hilabetero, eta aste honetan izanen da hurrengo hitzordua. Ekainaren 27an, ortzeguna, 19:00etan Ahaztuen Plazan bilduko dira eta katea urineztatzeko, balaztak tenkatzeko, martxak erregulatzeko… aukera izanen da, horiek nola egin erakutsi bidenabar.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun