Bestak 2024

Arizkungo bestetara joateko gan torri busa izanen da bihar gauean

Ttipi-Ttapa 2024ko ekainaren 21a

Urtero bezala, Baztango Gizarte Zerbitzuak bestetara joateko eta bueltatzeko autobus paratuko dute gauez. Aste honetan Arizkunen txanda izanen da, ekainaren 22an

Bestetara joateko bi bidaia eginen ditu busak. Lehenbizikoa 22:30ean abiatuko da eta hurrengo bidea eginen du:

  • 22:30ean Zigan
  • 22:35ean Anizen
  • 22:40ean Berroetan
  • 22:50ean Almandozen
  • 23:00etan Oronoz-Mugairin
  • 23:10ean Arraiozen
  • 23:15ean Iruritan
  • 23:20ean Etxarrin
  • 23:25ean Lekarozen
  • 23:30ean Elizondon
  • 23:40ean Amaiurren
  • 23:50ean Erratzun
  • 23:55ean Azpilkuetan
  • 00:00etan Arizkunen

Bigarren busa, berriz, 02:00etan abiatuko da Elizondotik eta Arizkunerat joanen da zuzenean. Bueltarako bi ibilbide eginen ditu: Erratzu, Azpilkueta eta Amaiurrerat 03:00etan, 04:30ean eta 06:00etan. Ziga alderat, berriz, 03:30ean, 05:00etan eta 06:30ean. Joan-etorria hiru euro izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun