Baztandarren Biltzarra elkarteak bilera deialdia egin du ekainaren 24rako

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 21a, 11:00

Desfilea, orgen neurria eta bertze zenbait gai landuko dituzte eta herri bakoitzeko bi ordezkari joateko eskatu dute

Hilabetea falta da 61. Baztandarren Biltzarrako eta hainbat gai adosteko, elkarteak bilera eginen du heldu den astean. Ekainaren 24an, astelehena, 19:00etan Arizkuneneko sabaian izanen da hitzordua eta bertzeak bertze, desfilea eta orgen neurria izanen dute solasgai.

Herri bakoitzeko bi ordezkari joatea eskatu dute eta bertaratzea instagrameko mezu bidez baieztatzea. Gainera, bertaratzen direnen proposamenak aditu nahi dituzte, «denon artean besta goxo eta segurua eraikitzeko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun