Erratzuko artisauek azoka eginen dute igandean herriko plazan

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 21a, 09:00

Erratzuko artisauek azoka eginen dute herriko plazan igandean, ekainaren 23an. Goizez izanen da, 11:00etatik 14:30era, eta hainbat artisau lan ikusteko eta erosteko aukera izanen da: bitxiak, gasnak, ukenduak, eztia, sagar zukua, euskal pastelak, xaboia, artile lanak, osagarriak, poltsak, garagardoa, eskuz serigrafiatutako arropa…

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun