Txaruta pilota eskolak Aritzakunen egindako bazkariarekin eta bestarekin akitu du denboraldia

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 21a, 09:30

Aritzakunen egindako bazkariarekin eta bestarekin akitu dute Txaruta pilota eskolakoek denboraldia, baina udan hainbat partida jokatuko dituzte herriz herri.

Aitzinetik, ekainaren 8an, buruz buruko pilota txapelketaren finalak jokatu zituzten

Baztango Txaruta pilota elkarteak ere akitu du aurtengo denboraldia. Agurra emateko, ekainaren 16an, igandean, Aritzakunen bazkari-besta zoragarria egin zuten. Eguraldiak lagunduta egun polita pasatu zuten pilotariek eta gurasoek.

 

Buruz buruko finalak

Aitzinetik, akainaren 8an, Baztango buruz buruko txapelketako finalak jokatu zituzten Elizondon, honako emaitza hauekin:

Txikiak:

  • Ibai Etxenikek, 14 – Peio Anbustegik, 13

Umeak:

  • Oihan Etxenikek, 16 – Mikel Agerraldek, 1 (Agerralde 9-1 galtzen zela, ezin izan zuen partida akitu)

Kimuak:

  • Julen Agestak, 18 - Egoi Otxandorenak, 16

Haurrak:

  • Oihan Brañak, 18 – Gaizka Zubietak, 13

Buruz buruko txapelketako finalistak, Txarutako irakasleekin.

 

Herriarteko txikia eta herrietako bestetako partidak

Orain oporrak hartu dituzte, baina ez osorik. Oraindik Txarutako pilotariek, Baztanen izenean, Herriarteko Txikian borrokan ari dira eta larunbatean jokatuko dituzte finalaurrekoak Sunbillan Leitzaren aurka. Eta herrietako bestak ere hor daude: Elizondoko Torneoa jokatzen ari dira haur mailako bortz bikoterekin. Ekainaren 23an, igandean, Arizkungo bestetan bortz partida jokatuko dituzte; hilaren 30ean Erratzuko bestetan bertze bortz partida Gorostapolon; uztailaren 7an, Azpilkuetako bestetan bertze partida jokatuko dituzte eta Amaiurko Txapelketa ere hasiko dute berehala. Ikusten denez, udan ere, Txaruta elkartean ez daude geldirik egoteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun