Baztango Mindeitze kantaldia eginen dute larunbatean Berroetan

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 19a, 19:00

Apirilean kantu herrikoien ikastaroa hasi zuten hainbat baztandarrek eta orain arte ikasitako guzia erakusteko aukera izanen dute asteburu honetan. Joan den urtean kantaldia Erratzun egin bazuten, aurten Berroetaren txanda izanen da; ekainaren 22an 18:30ean plazatik abiatuko dira eta karrizkaz karrika ibiliko dira kantari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun