Osasun sistema publikoaren defentsan Elizondoko Osasun Etxean bilduko dira bihar eguerdian

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 17a, 11:00

Baztango EH Bilduk «aspalditik jasaten ari garen sistema publikoaren hutsuneak» salatu ditu; «ebakuntzetako itxaron zerrendak, mediku eta pediatren falta, hitzorduen etengabeko gibelatzea… eta egoera bereziki larria dugu Baztanen».

Azaldu dutenez, «gurearen gisako biztanleriari zerbitzua emateko ezarritako mediku eta pediatra kopuruaren arras azpitik ari dira lanean, eta aurreikuspenak oraindik okerragoak dira. Nafarroako Gobernuari eta bere osasun sailari exijitzen diegu bermatu dezatela kalitatezko osasun sistema publikoa nafar guztiontzat».

Hori dela eta, elkarretaratze deialdia egin dute bihar, ekainaren 18an, 12:00etan Elizondoko Osasun Etxearen aitzinean, 'Osasun zerbitzu publikoa defendatu! Murrizketarik ez!' lelopean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun