Udako jostaldiak eginen dituzte Baztanen uztailaren 29tik abuztuaren 23ra

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 17a, 09:00

3-12 urteko haurrendako izanen dira eta ortziralera arte ematen ahalko da izena

Baztango Udalak eta Dindaia Fundazioak Udako Jostaldia Euskaraz antolatu dute aurten ere, 3-12 urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzendua. Uztailaren 29tik abuztuaren 23ra eginen dituzte udalekuak, Elizondoko Eskolan astelehenetik ortziralera. Goizez izanen dira saioak, 10:00etatik 13:00etara.

Izena emateko epea gaur ireki da eta ortziralera arte luzatuko da. Epea luzaezina da eta plazak mugatuak izanen dira, beraz, kopurua gaindituz gero, zozketaz aukeratuko dituzte. Lau asteak eginen dutenek eta Baztanen erroldatutakoek izanen dute lehentasuna.

Prezioak aste kopuruaren araberakoak izanen dira. Baztanen erroldatutako haurren kasuan:

  • Aste 1: 35 euro
  • 2 aste: 70 euro
  • 3 aste: 105 euro
  • 4 aste: 140 euro

Horien artean, guraso bakarreko familiek edota haurride batek baino gehiagok izena emanez gero:

  • Aste 1: 30 euro
  • 2 aste: 60 euro
  • 3 aste: 85 euro
  • 4 aste: 110 euro

Baztanen erroldatuak ez daudenek asteko 45 euro ordaindu beharko dituzte.

Izen ematea dindaia.eus webgunean egin daiteke eta ordainketaren kontzeptuan haurraren izen-abizenak paratu beharko dira. Informazio gehiagorako eskuragarri dago 948 266 240 telefono zenbakia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun