Enara Beorlegiren eta June Azpirozen arte erakusketa ikusgai da Arizkunenean

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 14a, 17:30

Atzo inauguratu zuten Enara Beorlegi eta June Azpirozen arte erakusketa Elizondoko Arizkunenea Kultur etxean. Arte birziklatua, teknika mistoak eta ilustrazio digitalak ikusteko aukera izanen da bertan, uztailaren 6ra arte. Astelehenetik ortzegunera 17:00etatik 20:00etara bisitatzen ahalko da, eta ortzirale eta larunbatean 12:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun