Baztango EH Bilduk herri batzarra eginen du asteartean

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 15a, 08:00

Ekainaren 18an 19:00etan Arizkuneneko sabaian bilduko dira eta ordu eta 45 minutuko saioa izanen da. Hainbat gai landuko dituzte batzarrean, tartean: Lozy'seko langileen egoera, EAEko eta Europar Batasuneko hauteskundeen balorazioa, proiektu energetikoak, hirigintza eta uraren kudeaketa. Bilera puntual hasi eta akituko dela jakinarazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun