Landa Nafarroa Lotu proiektuko parte hartze saioa eginen dute abeltzainekin ekainaren 19an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 14a, 19:00

Ekainaren 19an 18:00etan Arizkunenean izanen da topaketa eta abeltzainen produktuak merkaturatzeko zailtasunak landuko dituzte

Baztango Udala eta Cederna Garalur Landa Nafarroa Lotu lankidetza proiektuan parte hartzen ari dira, bertze hainbat eragilerekin batera. Proiektuaren helburuetako bat tokiko eskaintza eta eskariaren lotura lortzea da, 0km kontsumo jasangarria sustatuz.

Baztango kasuan, abeltzainek beren produktuak zirkuitu laburren bidez merkaturatzeko dituzten zailtasunak ezagutu nahi dituzte, eta hori garatzeko proposamenak eskainiko dituzte. Hori dela eta, heldu den asteazkenean parte hartzera animatu dituzte abeltzainak. 18:00etan Arizkunenean izanen da saioa eta izen eman beharko da baztan@cederna.es korreoan edo 606 40 86 13 telefonoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun