Zuzendaritzari Laguntzeko Goi Mailako eskaintza modularra izanen du aurten Elizondo Lanbide Eskolak

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 14a, 11:00

2024/25 ikasturteko 2+1 programaren barnean, Administrazio eta Finantzetako Goi Mailako zikloa osatzeko eskaintza berria egin du Lanbide Eskolak: Zuzendaritzari Laguntzeko Goi Mailako Teknikaria izateko prestakuntza.

Eskaintza modularrarekin, ikasleek titulazio bikoitza lortuko dute. Aurrematrikula egiteko epea heldu den astelehenean, ekainaren 17an irekiko da eta 28ra izanen da. Matrikula datak, berriz, uztailaren 16tik 18ra bitarte izanen dira. Informazioa gehiagorako eskuragarri dago 848 431 632 zenbakia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun