Oskorri taldearen omeneko ikuskizuna eginen dute Iruritako Dantzariek ekainaren 21ean

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 13a, 18:00

Abesbatza Ttikiz gain, Iruritako eta Oronozko erraldoien konpartsek eta Elizondoko gaiteroek parte hartuko dute emanaldian

Urtero bezala, Iruritako Dantzariek ekitaldi berezia prestatu dute heldu den asterako herrian; Oskorri taldeari omenaldia. Ekainaren 21ean, ortziralea, Erreboteko plazan 21:30ean izanen da ikuskizuna eta dantzariez gain, Elizondoko Koro Ttikik, Iruritako Erraldoien Konpartsak, Oronozko Erraldoiek eta Elizondoko Gaiteroek parte hartuko dute. 120 partaide izanen ditu guztira, eta horietatik erdia dantzariak izanen dira. Sarrerak laster jarriko dituzte salgai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun