'212 Mountains' filma proiektatuko dute ekainaren 20an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 12a, 15:00

Xabier Zarranz mendi lasterkariaren erronka irudikatzen du filmak.

Xabier Zarranz mendizaleak Luis Arrietak zuzendutako filma aurkeztuko du ekainaren 20an, ortzegunean, Arizkunenea Kultur etxean 19:00etan. Baztango Udalak antolatu du hitzordua.

Sinopsia

Xabier Zarranzek (Barañain 1981), 20 urtez mendi lasterketetan lehiatu ondoren, Euskal Selekzioko taldea utzi eta eliteko txapelketetatik aldentzea erabaki du. Erabakia hartu duen urte berean, ustekabean, estatuko zirkuituko ultra garrantzitsuenetako bi irabazi ditu: Gran Trail Aneto-Posets (105 km/6.760m+) eta Canfranc-Canfranc (100 km/8.848m+). Horrek bere etorkizunari buruz hausnartzera bultzatuko du berriro, eta bidean, zeharkaldi bat osatuko du Pirinioetan, 3.000 metrotik gorako 212 tontorretako batzuetan barrena, Balaitus (3.144 m) eta Pica d'Estats (3.143 m) lotuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun