Ortziralera arte erosten ahalko dira BRT eguneko bazkariko txartelak

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 12a, 12:00

BRT Menditarrak jardunaldi berezia prestatu du Lekarozen ekainaren 29rako, egun osoko egitarauarekin, eta tartean zikiro bazkaria eginen dute, aukera begetarianoarekin. Bazkariko txartelak ekainaren 14ra arte erosten ahalko dira, 20 eurotan, Elizondoko Intza ostatuan eta Larraintzargo ostatuan.

Goizean hasiko da besta, eta Rugby Seven txapelketa eginen dute Lekarozko errugbi zelaian. 14:00etan zikiro bazkaria izanen da, aukera begetarianoarekin. Arratsaldean, berriz, A.C.A.Bamos Tarde DJak alaituko du giroa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun