Emaztekien Kontrako Indarkeriaren aitzinean Jarduteko protokoloa aurkeztuko dute ortzegunean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 11a, 16:00

Ortzegunean, ekainaren 13an, protokoloaren aurkezpen saioa eginen du udalak Arizkunenea kultur etxean 18:30ean

Baztanen indarkeria matxista desagerrarazteko bidean, udalak Emaztekien Kontrako Indarkeriaren aitzinean Jarduteko I. Koordinazio Protokoloa sinatu zuen joan den urtean. Orain, herritarrei protokoloaren nondik norakoak azaltzeko helburuarekin, aurkezpen saioak antolatu dituzte ekainerako. Hurrengoak hauek izanen dira:

  • Ekainaren 20an Oronozen, 18:30ean.
  • Ekainaren 27an Anizen, 18:30ean.

Saioetan, protokoloa aurkezteaz gain, «edozein indarkeria matxista pairatzen duten emaztekiei, haien familiei eta ingurukoei laguntzeko, eskura dauden tresnak eta foru baliabideak zuzenean ezagutzeko aukera eskainiko da. Guztion parte hartzearekin, haur eta emaztekiendako indarkeria matxistarik eta sexistarik gabeko bizitzak bermatzeko lan egin dezakegu».

Informazio gehiagorako eskuragarri daude gizartezerbitzua@baztan.eus eta berdintasuna@baztan.eus korreoak, baita 689 035 078 eta 613 003 634 telefono zenbakiak ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun