Goizean herri kirolak izan zituzten; Amaiurko, Arizkungo eta Erratzuko gazteak aritu ziren lehian eta aizkorako azken ebaketan arizkundarrak izan ziren nagusi. Ondotik, 180 lagun inguru bildu ziren frontoian bazkaltzeko, eta arratsaldean dantzaldia izan zuten.
Antolatzaileak kontent agertu dira: «jende dezente bildu zen, arratsaldean batez ere, eta gustura ibili ginen. Amaiurri pasatu diogu lekukoa, beraz, hurrengo urtean han izanen da besta!».