'Dialeko azkenak' dokumentala proiektatuko dute bihar Akelarre Kulturgunean

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 10a, 13:30

Esan Erran irratiaren 25 urteko ibilbidea biltzen duen dokumentala proiektatuko dute bihar, ekainaren 11n, 19:00etan Elizondoko Akelarre Kulturgunean

Dokumentala

Esan Erran irratiak 25 urte bete ditu eta mende laurden honen ibilbidea errepasatzen duen dokumentala da DIALEKO AZKENAK. Euskara hutseko irratia bultzatu zuten herritarrei, irratiko lehenengo esatariei, ondoren pasa zirenei, orduko euskara teknikariari, entzuleei eta kolaboratzaileei dozena bat elkarrizketa baino gehiago egin dizkiogu. Izan zituzten oztopoak, garaiko euskarafobiari lotutakoak, kontatzen dira bertan. Baina ilusioak, auzolanak eta komunitateak proiektua aurrera eramateko izan zuen indarra ere jaso dugu. Baita euskarazko irratiak landa eremuko eskualde honi egin dion ekarpena ere. Baina, 25 urte eta gero, zer?

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun