Asperen pilota partidak izanen dira uztailaren 20an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 7a, 18:00

De la Fuente eta Martija Baztan pilotalekuan arituko dira berriz ere.

Pilotazaleek hitzordu berezia izanen dute Elizondon Baztandarren Biltzarraren bezperan, Aspe Pelotako pilota partidak izanen baitira Baztan frontoian. Elizondoko gazte kuadrillak antolatu du ekitaldia, Baztango Udalaren eta Elizondoko Herriaren laguntzarekin, eta binakako bi partida ikusteko aukera izanen da.

Uztailaren 20an 18:00etan hasiko da jardunaldia; Mata eta Gaskuek osatutako bikotea De la Fuente eta Aldaberen kontra arituko da. Bigarren partidan, berriz, Altuna III. eta Martija, Elordi eta Rezustaren kontra arituko dira norgehiagoka.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, 30 eurotan, Elizondoko Futbolin ostatuan eta entradasfronton.com webgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun